XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Yagokideak berena dute: Euskera edolako bizipide ta gizarrtekoetan azkarr ta garbi eutsi ta zabaltzea, ta euskal-idazkuntza agerbide orotan pizkorrtzea.

6. Artarakoxe Sail aunek: a) ekingo du euskalgi oroen odolez azitako euskal-eredu bat gertutzen, itzez, itz-yoskeraz ta idazkeraz albait erabatetsuena, euskaldun guziak idatz-irakurrketan erabiltzekoa.

b) Iztegia atontzen ikerrkideei lagun datorrkieke.

d) ikasgoan idatziz oi diran gutun, lauko, bilkin-izen, txartel ta edotariko ikaspideak euskeraltzeko urgazia guziei damayeke; berebat, eleiz ta erri-agintariei ayen argitarakizunetan; baita edonori ere, izparringietan, bidetan ala gutunetan ageri oi diran saleroste-iragarrki, naiz yai-deyak, edota idatziz nabari nai luken edozertarako ere bai.

e) Euskal-idazleei sari-deyak noizik bein dagizkie.

g) Idazteunak, eta giza-gutunetakorik omen diran ospatsuenak, euskerara itzulerazten ekingo du.

h) Gure idazkun beñolakoak, argitara len etorriak eta beñere ez argitalduak, ayolaz bilduko ditu, ta ayetako egokienak argitalduko ere bai.

i) Euskera ta euskal-elerrtiaren ezaguntzarako irakasguak zabalduko ditu.